Franz Peter Schubert 1797ko urtarrilaren 31-an jaio zen Vienan, eta 1828ko azaroaren 19-an hil zen toki berberan. Austriako konpositore famatu bat izan zen. Bere musika gehiena erromantikoa konsideratzen da, baina sonata klasikoa ere atsegin zuen, Ludwig van Beethovenen sonatak eredu bezala hartuz. Beethoven asko miresten eban gure musikoak eta bere idoloa baino urte bat beranduago hil zen. Hogeita hamaika urte bakarrik bizi zan, baina musika lan izugarriak konposatu ebazan, edertasun eta inspirazioz beterik. Bere konposizio batzuk piano eta ahots baterako izaten ziren (liedak), beste batzuk aldiz pianorako, ganbara orkestrarako edota orkestrarako ziren. Bere familia ez zen batere aberatsa, eta 13 neba-arrebatik Franz hamabigarrena zan.
Ni Biotz naiz, Eleizalde ikastolako musika andereñoa.
Musika blog hau nire ikasleentzako sortu dot, musikaz disfrutatzeko eta lan-tresna moduan erabiltzeko.
Aurrera ba!
Blog honek hezkuntza asmoa dauka. Agertzen dauan edukinen batek egile baimenak baditu, agertu eidazu irakaslearen posta bidez(bfradua@eleizaldeikastola.net) eta berehala kenduko da.
Aldez aurretik parkamena eskatzen dot hemen argitaratutakoen ondorioz suertatu leiteken txarto-ulertu edota eragozpenagatik.