Otsailak 29: Grillo Villegas

Egilea: Irati Amunategi

Grillo Villegas, abeslari eta gitarrajole boliviarra, La Paz-en jaio zan 1968ko otsailaren 29an.

Christian Krauss-ekin batera Lou Kass taldea osotu eban.

 Grillo Villegas talde arrakastatsu honetako gitarrajolea zan.

Euren estreinaldia “El Socavón” izeneko pub-ean izan zan, eta“Lou Kass” (1992), “Akasa” (1994), “No reces al sol” eta “Feel High” izeneko albumak kaleratu dabez.

Rocka, reggae-a, funka eta letra errezdun kantak nahasten dauzan taldea da honako hau. Bira ugari egin ondoren eta musika zerrendetako lehen postuak lortuz eta gero, eskandalu baten ondorioz taldea banandu egiten da.

1999-an taldeko batzuk berriro elkartzen dira eta La Paz-en abesten dabe. 2008an, Villegas barne dala, bira bat egiten dabe, 12 kontzertu emanez.

Villegasek, 1995. urtean beste bide bat hartzen dau, Llegas izeneko taldea sortuz, eta Boliviako pop eta rock musikari hoberenetarikoa izatera helduz.

Hona hemen bere abesti bat:

Otsailak 28: Zhang Li Yin

Egilea: Kristina Alegria

Zhang Li Yin kantante txinatarra da, 1989-ko otsailaren 28an Sichuanen jaioa. Txinatarra izateaz gain Koreako musika industrian ere badabil, eta “BoA China” izenez ezagutzen da.

Txikitatik kantatzen eban, eta 9 urterekin bere gaitasun musikalak erakutsi ebazan Céline Dionen “My Heart Will Go On” interpretatuz.

Nagusitzen joanez, bere musika estiloa  Pop-Rock-era aldatu da.

Hamabi urterekin  Shichuaneko musika eskola ofizialera joan zen, biolinagaz kalifikazio hoberena lortu ondoren.

Hortik aurrera bakarlari moduan  hasi zen abesten, bere ibilide musikala hortik bideratuz.

Bere debuta  2006-2007an izan zen, SM Entertainment akademian sartu ondoren.

Otsailak 27: Morten Lauridsen

Morten Lauridsen, daniar jatorrizko konpositore estatubatuarra, Colfaxen jaio zan 1943ko otsailaren 27an.

Konposizio aurreratua Californiako University of Southern-en ikasi eban, geroago bertoko irakaslea izanik.

Bere koral konposizioak oso ezagunak dira mundu osoan, eta hainbat abesbatzek interpretatzen dabez.

Musika gizatiarra zein sakroa idazten dau, gehienak enkarguzkoak.

Konposatzeko era berezia dauka, erdi mistikoa, erdi erromantikoa; eta bere abestiak lasaitasun osoa transmititzen dabe, leuntasunez eta argitasunez beterik.

Otsailak 26: Johnny Cash

Johnny Cash, kantautore estatubatuarra, Arkansasen jaio zan 1932ko otsailaren 26an, eta Tennesseen hil zan 2003ko irailaren 12an.

Country, gospel, rock and roll era rockabilly estiloak landu dauz bere ibilbide musikalean.

Baxu-baritono ahots sakona zeukan eta bere banda, Tennessee Three, boom-chick-a-boom soinu bereizgarriagatik ezagutzen zan.

“The man in black” ezizena irabazi eban,  erropa ilunekaz jazten zalako ia beti.

Kontzertu guztiak esaldi honegaz hasten ebazan: Hello, I’m Johnny Cash.

Country musikari garrantzitsuenetarikotzat hartzen da, eta Elvisegaz batera, hiru estilo ezbardinetako Fama aretoetan dagoen artista bakarra da: rock, country eta gospel, hain zuzen ere.


 

 

Otsailak 25: Enrico Caruso

Egilea: Unai Mugarra

Enrico Caruso 1873ko otsailaren 25ean Napolesen jaio, eta 1921eko abuztuaren 2an Napolesen ere hil zen tenore italiarra izan zen.

Jende askorentzat, bere denborako munduko abeslari hoberena izateaz gain, historiako tenorerik hoberena izan zen. 1895etik 1920rarte mundu osoan zirrara sortu izan zuen opera-abeslari honek, munduko opera-antzokirik hoberenetan abestuz; euren artean Napoleseko San Carlo antzokia, Tanger-eko Cervantes antzokia, Milaneko “La Scala”, Buenos Aireseko Colon antzokia, Londreseko Covent Garden, eta batez ere New York-eko Metropolitan Opera. Abeslari hau antzoki honetan lehenen abestu zuen tenorea izan zen eta hamazazpi urtez abestu zuen hemen.Carusok 863 aldiz antzeztu zituen hemen 60 opera inguru (gehienak italieraz, baina frantsesez eta ingelesez ere pare bat abestu zituen). Hala eta guztiz ere, edozein motatako 500 abesti inguru zituen, eta gizon honen ahotsa Napoleseko abesti klasikoenetan edota denborako abesti modernoenetan entzun litekeen.

Abestiak grabatzen hasi zen lehenengo abeslaria izan zen eta milioika dolar sakeleratu zituen, 260 grabazio ingururekin. 1902an grabatu zuen Pagliacci operako Vesti la giubba milioi bateko salmentetara lehenengo aldiz heldu zen diska izan zen. 1904ean Luggiero Leoncavalloren Mattinata abestia grabatu zuen, grabatzeko soilik sortu zen historiako lehenengo abestia.

Azkenik, Enrico Caruso 1921eko abuztuaren 2an, abeslari moduan bere momenturik hoberenenan, hil zen pleurako pleuritis gaixotasunaren ondorioz.

Otsailak 24: Chris Fehn

Egilea: Marta Martinez

Michael Christopher, Chris Fehn izenez ezagutua, 1972.ko otsailaren 24ean Anken, Iowa, jaio zan musikagile estatubatuarra da. Bere ezagutza, batik bat, Slipknot taldean bere perkusio lanagaitik izan da, eta lan horri esker esker Grammy sari bat irabazi eban.

Chris, Slipknot taldean egon aurretik, Shed deituriko talde bateko bateria zan, baina ostean Slipknot taldeko kide bihurtu zan,1997.urte inguruan, talde horretako perkusio lana egiten zuenaren ordez sartuz , hau da, Greg deituriko perkusiogilearen ordez,  honek arazo batzuk izan ebazalako taldeko bateriarekin. Gutxi gorabehera, aldaketa hau Spliknot musika albuma kaleratu zutenean izan zen.

Honez gain, Shawn Crahan-ekin batera soinuak ere egiten ebazan eta abeslari moduan ere aritu zen, Psychosocia seriean.
Musikalari honek barriz, badu bere berezitasun pertsonala: 5 maskara esberdin erabiltzen ditu eszenatokian dagoen bitartean. Maskara honeek 16 zm-ko sudur luze luzea daukate, eta antzinako Izurrite baltza eroaten edota tratatzen eben medikuen antzerakoa da.
5 maskara honeetatik ezagunena narruzko koloredun bat da, eta hau mormalean bidaietan eta lowa bideoklipetan erabiltzen duena da.
Gaur egun, Will haven deituriko musika talde baten jotzen du.

Otsailak 23: Residente

Egilea: Unai Makuaga

Rene Pèrez Joglan, abeslari eta konpositorea, 1978ko otsailaren 23an jaio zan Puerto Rikon.

Musika munduan sartu baino lehen izen artistiko bat aukeratu zuen: Residente.

Hip-hop eta Urban musika lantzen dauz.

Orain bere neba-arrebekaz “Calle 13″ taldea osatzen dau.

2009 an Disney-ren film batean parte hartu zuen, tatuatzaile baten papera interpretatuz. “Old dogs” zen filmea.

Otsailak 22: Bradley Nowell

Egilea: Naiara Lartitegi

Bradley Nowell, kitarrajole, abeslari eta konpositore estatubatuarra, 1969ko otsailaren 22an jaio zen Long Beach-en (EEBB). Bere karrera musikala 12 urte zituela hasi zuen, kitarra jotzen hasi zenean. Txikitatik asko gustatzen zitzaion Reggae-a eta horregaitik, 13urte bete zituenean, “Hogan Heroes” izeneko Reggae-musika taldean sartu zen. Han, asko ikasi zuen oso denbora gutxian. 18 urterekin, bere ikasketak alde batera utzi zituen eta kitarrajole moduan jarraitu zuen hainbat musika taldetan.

Baina depresio handiak zituen eta laster drogen munduan sartu zen. Honek bere osasunean eragin handia izan zuen eta hainbat alditan drogak itzi zituen, baina oso denbora gutxian berriro itzultzen zen. Bere familia eta emaztearekin hainbat arazo izan zituen drogengaitik baina asko saiatu arren ezin zituen utzi.

1988an “Sublime” talde ospetsua sortu zuen. Han, abeslari eta kitarrajole bezala 2 disko atera zituen. Kalifornia hegoaldean oso ospetsuak egin ziren lokal ezbardinetan eta jaietan kontzertuak emanez. Baina, 3. albuma argitaratu baino apur bat lehenago, 1996eko maiatzaren 25ean hil egin zen sobredosi handi baten ondorioz 28 urte bakarrik zituela.

Hemen duzue bere bideo bat:

Otsailak 21: Charlotte Church

Egilea: Iker Iturbe

Charlotte Church 1986-ko otsailaren 21ean Llandaff-en jaio zan abeslari galesa da. Bere benetako izena Charlotte Maria Reed da.

Abeslari honek, pop, opera, zelta eta musika klasikoa abesten ditu.

Gazte-gaztetik hasi zen musikaren munduan, hain zuzen ere 12 urterekin atera zuen bere lehen diska, “Voice of an Angel” izenarekin. Bertan bere soprano ahotsa erakusten eban, ahots ederra.

1999an Agnaldo Rayol abeslariagaz batera “Tormento d´amore” abestia abestu eban, Brasilgo telenobela baterako. 2000.urtean gabonetako album bat atera zuen, baina 2001.urtera arte 2 abesti pop bakarrik eukazan. Billy Gilman-egaz album hori, “Dream a Dream” kaleratu eban.

2001. urtean pop abesti gehiago egin ebazan “Enchantment” albumean, baina musika klasikoagaz ere jarraitzen eban. 2002ean berriz, “Prelude” albumarekin, musika klasikoari agur esatea erabaki eban. 2010an bere momentuzko azken diskoa anuntziatu eban, “Back to Scratch” izenduna.

Hona hemen bere abesti bat:

JC galdetegia

“Jesus Christ Superstar” filma ikusi ondoren, zuon aditasuna frogatzeko sasoia da.

Hurrengo galdetegia erantzun eta ia zenbat puntu lortzen dozuezan.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.