Otsaileko enigma

PISTAK

GALDERAK

  1. Bideo honetan agertzen dan musikaren izena (zati honen izena eta obra osoarena, beraz, izen bi)

  2. Konpositorearen izena eta jatorria

  3. Non eta noiz aurkitu ziren obra honetako testuak, eta ze mendetakoak dira?

  4. Nortzuk idatzi zituen testu hauek?

ANIMO, ORAINGOTAN NAHIKO ERREZA DA ETA!!!

Post hau irakurtzen jarraitu

Otsailak 7: Joaquin Gaztanbide

Egilea: Ainhoa Kortadi

Joaquin Romualdo Gaztanbide Garbaio, Tuteran, (Nafarroan) jaio zan, 1822ko otsailaren 7an eta 1870. urteko martxoaren 18an, Madrilen (Espainian) hil zan.

Erromantizismo garaiko musikagilea izan zen, zartzuela egilea izateagatik batez ere oso ezaguna izan zen eta guztira 44 zartzuela idatzi zituen.

Solfeo ikasketak jaioterrian hasi zituen, bertako katedralaren musikaria zen, Pablo Rublarekin.
1834an, 12 urte baino ez zituela, osabak Iruñera bidali zuen, Jose Gelbenzu eta Mariano Garciarekin piano eta konposatzea ikastera.
1842. urtean Madrilera joan zen, eta Maria Cristina kontserbatorioan ikasi zuen.
6 urte geroago Teatro Español de Madrid delakoaren orkestraren zuzendari izendatu zuten.
1856. ean Teatro de la Zarzuelako bazkide sartu zen, eta hango konpositore eta zuzendari ere izan zen.

(Iturria: Wikipedia)
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.