Egilea: Unai Maguregi

Leonard Albert “Lenny” Kravitz, New Yorken (AEB) jaio zen, 1964ko maiatzaren 26an.

Abeslari , konpositore, multi-instrumentista eta ekoizlea da. Bere retro estiloak, blues, rock, soul, funk elementuak, reggae, hard rock, psikodelia, folk eta balada biltzen ditu.

Ahots nagusia eta laguntzazkoa izateaz gain, sarritan gitarra mota guztiak jotzen ditu, baxua, bateria, teklatua eta perkusioa. Lennyk  lau urtez jarraian (1999 eta 2002 bitartean) irabazi zuen Grammy saria, “Best Male Rock Vocal Performance” izendatuz.

Gaur egun, VH1-eko “Munduko 100 Hard Rock Artista Hoberenen” artean dago, 93. posizioan kokaturik hain zuzen. Hogei milioi diska baino gehiago saldu ditu mundu osoan zehar.

Maiatzak 25: Klaus Meine

Klaus Meine, abelaria eta konpositore alemana, Hannoverren jaio zan 1948ko maiatzaren 25ean.

Hard Rock eta Heavy metal estiloak lantzen dauz.

Scorpions taldeko kidea izateagatik ezagutzen da, baita bere kontratenore ahotsagatik. Abestuz gain, gitarra ere jotzen dau.

1981ean, bira mundial baten ostean, ahotsa galdu eban. Hainbat diagnostiko txar jaso ondoren, Austriako osagile batek sendotu eban, kirofanotik bi aldiz pasata eta ahots entrenamendu luze bat eginda.

Musikatik aparte, ongintza askotan parte hartzen dau, Unicef-en esaterako.

Maiatzak 24: Bob Dylan

Egilea: Izaro Barrena

Bob Dylan izenez ezaguna den Robert Allen Zimmerman, 1941eko maiatzaren 24ean jaio zen Duluth-en, Minnesotako herri batetan. Estatu Batuetako musikari, abeslari eta olerkaria da eta bere lanik ospetsuenetariko bi Blowin’ in the Wind eta The Times They Are a-Changin dira.

1959. urtean Dylan Minnesotako unibertsitatera sartu zen. Hiri handi batera bizitzera joateak ate asko ireki zizkion, musika estilo asko ezagutuz, “Country” musikatik “Rock” musikaraino. Ikasketa arloan ez zebilenez ondo, bakarlari gisa hasi zen abesten gaueko lokaletan. Lokal horietan, berak miresmen handia zien folk musikariak ezagutu zituen eta horrela, bere lehen abestiak sortu zituen.

Gizon honek, Euskal Herria ere zapaldu du eta gutxi izango balitz zazpi alditan. Zehatz esateko, hiri hauetan egon da: 3 aldiz Donostian, 2 aldiz Gasteizen, Bilbon, Iruñean.

Maiatzak 23: Johann Bernhard Bach

Egilea: Aratz Urrutia

Johann Bernhard Bach 1676ko maiatzak 23-an jaio zan  Erfurten, Alemania.

Organista, kabezinista eta konpositore alemana zen. Bere lehegusuarekin ikasi zuen lehenengo ( Johann Sebastian Bach) Weimar-en, gero,  1695-etik Kaufmannkirche-n, bere jaioterrian, organista bezala aritu zen, eta beranduago Magdeburgon. Azkenik 1703an Eisenach korteko klabezinista eta San Jorge eleizako organista izendatua izan zen.

Georg Philipp Telemannekin lan egin zuen, eta Johannen konposizioetan eragin hau nabaritzen da.

Eisenach-en hil zan 1749ko ekainaren 11ean.

Maiatzak 22: Daniel Erlandsson

Egilea: Ibai Muruaga

Daniel John Erlandsson 1976ko maiatzaren 22an jaio zan, Malmö, Suedian.

Bateria jolea da, bere taldeak metal melodikoa jotzen dau eta Arch Enemy taldea da. 

EucharistLiers in WaitDiabolique, Armageddon eta beste horrelako hainbat taldetan jo dau.

Bere anaia nagusia ere bateria da, beste talde ezberdin batean. Anai biek ikasi zuten batera, biak Suedian jaio eta hezi bai ziren . Berak dio euren etxeko azpiko solairuan eukiela bateria bat eta horrekin jotzen zuela, bere anaia arinago hasi zela bateria jotzen eta bere anaiarengatik ez balitz seguruenik berak ez zuela momentu honetan bateriarik joko. Bere anaiaz gain beste eragin asko jaso zituen bateria jotzen ikasi eta gero: Black SabbathJudas PriestSlayerIron Maiden,…, besteak beste.

Maiatzak 21: Maurice André

Maurice André, tronpetari frantziarra, Alès-en jaio zan 1933ko maiatzaren 21ean, eta Urrugnen hil zan 2012ko otsailaren 25ean.

Musikari aipagarria izan da, tronpetaren teknikaren aurrerapenean batez ere, errusiar eta estatubatuar korronteetan oinarriturik.Teknika honeekaz tronpetaren potentzi handiagoa lortzen zan.

Bere ikasleek, estilo hau jarraituz, hainbat eskola sortu ebezan atzerrian, Espainian esaterako.

Azken urteetan, erretiratuta egon arren, seminarioak eta eskola magistralak emoten ebazan, azkenengo bat 2007an Castellón de la Planan emandakoa izanik.

Askorentzat XX. mendeko tronpetari onena izan da.

Maiatzak 20: Cher

Egilea: Marta Martínez

Cherilyn Sarkisian, Cher izenez ezaguturiko abeslaria, konpositorea eta aktore ospetsua, 1946ko maiatzak 20an jaio zen Californian.
Abeslari hau 1965ean hasi zen musika munduan, bere senarra Sonny Bonorekin, Sonny & Cher taldea osotuz, urte batzuk igaro ostean bakarlari moduan jarraitu arte.
Hainbat album argitaratu ditu, 25 hain zuzen ere, eta musika mota esberdinetakoak izan dira: folk, pop, rock eta disko musika.
1970ean hainbat agerraldi izan zituen telebistab, esaterako The Sonny & Cher Comedy Hour.
1999an ospe handia lortu zuen bere Believe abesti arrakastatzuarekin, 20 herrialde baino gehiagotan abesti ospetzuenetarikoa izanik. Abesti honekin ere Grammy sari bat lortu zuen.
2003an Cher-ek bukatutzat jo arren bere lana eszenatokietan  ez zen betirako joan, eta 2008an ” At The Colosseum” espektakuluarekin bueltatu zen.
Bere ibilbidean hainbat aldiz saritua izan da: Óscar, Grammy, Emmy, Urrezko Globoa, besteak beste lortu ditu eta Canneseko zinemaldian aktore hoberenaren saria ere lortu izan du.

Maiatzak 19: Pete Townshend

Pete Townshend, konpositorea eta eragin handiko rock gitarrajole britaniarra, 1945eko maiatzaren 19an jaio zan Erresuma Batuan.

Gitarraz gain, pianoa, aho-soinua eta mandolina jotzen dauz.

“The Who” rock taldeko gitarrista da.

Bere aita saxofonista zan eta ama abeslaria, beraz musikaz inguratuta zegoen txikitarik.

Hamabi urtegaz bere amumak espainiar gitarra bat oparitu eutson, eta hor hasi zan bere ibilbide musikala.

60. hamarkadaren hasieran  “The Who” taldea sortu eban lagun batzuekaz. Townshend-ek ehun abesti baino gehiago konposatu ebazan talderako.

Bere lorpen handienetarikoen artean “Tommy”  izeneko opera rock konposatzea, feedback erabileraren aitzindaria izatea eta sintetizadorea sartzea rock tresna bezala.

Maiatzak 18: Rick Wakeman

Egilea: Naiara Lartitegi

Rick Wakeman, 1949ko maiatzaren 18an Londresen jaiotako pianista eta teklatujotzaile bat da. Txikia zela, pianoa, klarinetea eta musika modernoa ikasi zituen, bizitzen zen hiriko musika eskola batean.

Bere ibilbide musikala pianoa jotzen hasi zuen, baina denborarekin batera teklatuak merkatura atera ziren eta Rickiri interesgarria iruditu zitzaion teklatua.

Ondorioz, bere karrera teklatua jotzen jarraitu zuen. 1971. urtean, Yes taldean sartu zen teklista moduan, baina urte gutxitara utzi egin zuen eta bakarrik jarraitu zuen, hainbat abesti ateraz. Hainbat alditan, beste abeslari askorekin jo du: John Williams, Brotherhood of Man, Elton John, Lou Reed, Ozzy Osbourne, Brian May (Queen taldeko kitarrista)…

Horrela oso famatua egin da azken urteotan pianoa eta teklatua joz eta album eta abesti asko sortuz.

Hemen duzue bere interpretazio bat:

Maiatzak 17: Paul Di’Anno

Egilea: Iker Iturbe

Paul Andrews, Paul Di’Anno bezala ezagutua, 1958ko maiatzaren 17an jaio zen musikalari bat da, abeslaria, hain zuzen ere.

Iron Maiden heavy taldeko lehen abeslaria izan zen, 1978 eta 1981 urte bitartean. Talde honekin bi album atera zituen, “Iron Maiden” eta “Killers” izenekoak, baina berak drogak eta alkoholagaz euki zituen arazo batzuengaitik ezin izan zuen hurrengo albuma atera, presio larregi suposatzen zuelako. Horregaitik, hirugarren albumean, “The number of the beast”,  Bruce Dickinsonek abestu eban, Iron Maidenen arrakasta goi mailaraino igoz.

Iron Maiden ostean beste talde batzutan egon da, baita bakarka ere. Bakarlari bezala egoanean Di´Anno izena zuen, hortik bere izenordea.

Paul Andrewsek beste talde batzukaz batera ere egin ditu abestiak, Killers, Battlezone eta Gogmagog taldeekin adibidez.

Hona hemen Iron Maiden-en egin zuten abestietako bat:

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.