DBH1: Abeslari klasikoen glogsterrak

Hirugarren neurketan DBH1eko ikasleek  “Ahotsa”  gaia ikusi dozue. Hori dala eta, poster interaktibo batzuk egingo dozuez, GLOGSTER 2.0 baliabidea erabiliz.

Abeslari klasiko bati buruz egin behar da, informazioa, argazkiak eta bideoekaz.

Hemen dozue nik eginiko bat, adibide moduan ;-)

 

DBH1eko istorioak: photopeach

Photopeach baliabidea erabiliz, DBH1eko ikasleek hainbat istorio kontatu deuskuez. Eta hemen dozue emaitza.

Zer iruditzen jatzue? Nire ustez ederto dagoz! ;-)

Klik egin argazkian zabaltzeko

Txirula DBH1: Rico vacilón

2. neurketarako “Rico vacilón” abesti dantzagarria ikasiko dozue.

Mª Jesús Caminoren txirula bildumatik hartu dot, eta ziur nago gustokoa izango dozuela.

Heme dozuez wix-a eta partituraren pdf

DBH1: Irudiak, musika eta gure istorioak

Irudiakaz eta musikagaz baliatuz istorio bat kontatzeko prest?

PHOTOPEACH erabiliz hori da egingo dozuena.

Hiruko taldeetan egiteko lana da, eta bertan, irudiak eta musika aukeratuz istorio bat kontatuko dozue.

Hurrengo gai honeetatik bat aukeratu eta HASI ZAITEKEZE!

  • ADISKIDETASUNA

  • GURE PLANETA: LURRA

  • NIRE HERRIA

  • GAURKO GAZTEAK

  • BIZIA

Lehenengo pausua argazkien aukeraketa izango da. Horretarako aukeratutako gaiagaz bat datozen argazkiak bilatu eta pendriven gorde ( 7-8 argazki bakoitzak)
Aste honetako eguenean izango dogu musika saioa barriro: abenduak 1
Beraz, egun horretarako argazkiak ekarri mesedez!

Txirula DBH1: Y.M.C.A.

Lehen neurketan Village people talde ospetsuaren Y.M.C.A. abestia ikasiko dogu.

Mª Jesús Camino andereñoak moldatutako abestia da, eta pentsatzen dozuena baino errezagoa da.

Wix honetan partiturea deskargatzeko eta base musikalagaz ensaiatzeko aukera dozue.

(Irudian klikatu wix-a zabaltzeko)

 

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.