DBH3: Euskal musika Wix

Hirugarren neurketarako DBH3ko ikasleek Euskal musikari buruzko WIX bat egin behar dabe.

Lana egiteko argibideak eta adibidea nik eginiko WIX honetan dagoz:

 

DBH3 Fakebook

DBH3ko ikasleek konpositore ezbardinei buruz “Fakebook”-ak egin dabez bikoteka. Ez da izan lan erreza eta batzuei nahiko kosta jake. Arazo tekniko asko ere izan doguz ordenagailuekaz eta danak ez dabe amaitu oraindik behar dan moduan. Hala ere hemen dozuez lan batzuk. Irudi bakoitzean bikotearen izenak eta aukeratutako konpositorearen izena agertzen dira. Gainean klikatuz lana ikusteko aukera izango dozue.;-)

  ImageChef Word Mosaic - ImageChef.com ImageChef Word Mosaic - ImageChef.com   ImageChef Word Mosaic - ImageChef.com  ImageChef Word Mosaic - ImageChef.com ImageChef Word Mosaic - ImageChef.com  ImageChef Word Mosaic - ImageChef.com   ImageChef Word Mosaic - ImageChef.com

FAKEBOOK

WEBQUEST: KONPOSITOREEN FAKEBOOK-a

Sasoi ezbardinetako konpositoreen bizitza eta obrak ikasiko doguz.

Horretarako taldeko lan bat burutuko dozue, aukeratzen dozuen konpositorearen biografia FAKEBOOK baten kontatuz.

Jarraian zer eta zelan egin behar dozuen datuak daukazuez, WIX baten bilduta.

Ideia hau Paola Oliva andereñoaren blogetik hartu dot, biografia bat lantzeko era oso originala iruditzen jatalako.

Zuon gustokoa izatea espero dot eta lan bikainak egingo dozuezala ziur nago ;-)

Txirula DBH3: Karibear piratak

2. neurketarako “Karibear piratak” film ospetsuaren soinu bandako abesti bat ikasiko dozue: “The medallion calls”.

Hans Zimmer musikariak konposatu dau soinu banda eder hau, eta orain zuok interpretatzeko aukera izango dozue ;-)

Partituran bi abesti agertzen dira, baina lehenengoa bakarrik ikasi behar dozue.

DBH3ko Glosterrak: NIRE ETXEKO MUSIKA

Hemen dozuez DBH3ko ikasleek eginiko Glogsterrak.

Bakoitzak bere etxeko musika zaletasunak adierazi dauz, poster ikusgarriak sortuz.

Zorionak guztioi! Nik espero neban baino askoz ere hobeto dagoz! ;-)

(Posterrak ikusteko irudien gainean klikatu)

Glogster: “Nire etxeko musika”

Abenduan poster elkarreragile (interaktibo) bat egingo dozue, eta horretarako GLOGSTER baliabidea proposatzen dautsuet.

“Nire etxeko musika” gaia harturik, etxeko senideen zaletasun musikalak adieraziko dozuez: ama, aita, anai-arreba, amuma, atxitxe, lehengusu, … zeuok barne.

Lau senideen musika gitxienez imini behar dozue.

Glogsterrera sartzeko klikatu hemen: GLOGSTER, eta gelan emon dautsuedazan datuak sartu.

Argibideak DOCSen aurkituko dozuez, ikastolako emailean.

Posterra aurkezteko epea abenduaren 21ean(DBH3B) eta 22an (DB3A/C) amaitzen da.

Ziur nago poster ederrak aurkeztuko dozuezala. Animo eta lanera! ;-)

Adibide moduan hemen dozue nik eginiko bat:

 

3A/C Scarborough fair

Hona hemen DBH3A eta C-ko flautisten grabaketa. Lehenengoa izateko hau ere nahiko ondo dago ;-)

3B Scarborough fair

3Bkoek euren lehen bideoa grabatu dabe eta nahiko ondo geratu da, ezta?

Erdi Aroko gaiagaz lotuta, Scarborough fair abestia interpretatu dabe.

Ahaztu orduko, eskerrik asko maisu Jabiri kamara lanetan izan dogulako ;-)

Erritmo ariketa 1

Hurrengo bideoan baltza eta bere isilunearen erritmoa praktikatuko doguz:

DBH3ko ikasleen abesti bildumak Docs-en

Hemen dozuez DBH3ko ikasleek eginiko lehen abesti bildumak. Horretarako Docs-en lan egin dabe, gela bakoitzak aurkezpen bat osotuz.

Ikasle bakoitzak abesti bat aukeratu dau, bideoa txertatu dau eta aurkezpen txiki bat egin dau.

(Bideoak ikusteko ikastolako Docs-era sartu behar zarie, zuon helbideagaz)

Zer iruditzen jatzue?

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.