Musika klasikoaren bilakaera

Historiaurrean zelako tresnak erabiltzen ziran musika egiteko?

Nolakoa zan faraoiak entzuten eban musika?

Beethoven eta Mozart sasoi bardinekoak ziran?

Erantzunak CHECKTHIS honetan:

Aupa Athletic!

Athletic-en ereserkia txirulagaz jotzeko prest?

Hemen dozuez partitura baseagaz eta abesti pare bat kantatzeko ere bai.

AUPA ATHLETIC!

Euskal kulturaren ataria

Orrialde oso interesgarria gure kulturari buruz:

JC galdetegia

“Jesus Christ Superstar” filma ikusi ondoren, zuon aditasuna frogatzeko sasoia da.

Hurrengo galdetegia erantzun eta ia zenbat puntu lortzen dozuezan.

Puzzle musikala: Arriaga

Hemen dozue Juan Crisóstomo de Arriaga musikari euskaldunen puzzle bat.

Piezak biratu behar ezkero, hautatu eta teklatuaren geziekaz mugitzen dira.

Ia nork lortzen dauan arinen egitea!

preview15 pieceArriaga

Punk musikaria

Punk musikaria nahi dozu izan eta ez dozu non praktikatzerik?

Hurrengo irudian klikatu eta hasi zaitez! Teklatuaz baliatuz hainbat doinu ezbardin egin daikezuz.

AUSARTU ADI!

Amy Winehouse: REHAB

Amy Winehouse abeslari britaniarraren “REHAB” kanta ospetsua dakartsuet.

Fa# eta Sib lantzeko oso ondo dator eta nahiko erreza da.

Betiko moduan WIX baten egin dot, partiturea eta basea batera eskuerara izan deizuen.

Basea tonuz aldatukeran agertzen diren ahotsak (koruak) nahiko baxu gelditu dira  eta <baltzan korue> dala pentsa leike :-) , baina base instrumentala ondo dago eta jotzerakoan ez dozue arazorik izango.

Badok: Euskal kantua

Badok Euskal kantagintzaren ataria da, eta bertan historia, biografiak, albisteak, bideoak eta hainbat gauza aurkitu daikezuz.

Biolontxelo bi

Stjepan Hauser eta Luka Sulic  biolontxelistak  grabaturiko bideo ikusgarri bat dakartsuet.

Ezagutzen dozue jotzen daben abestia?

Musika-tresna honegaz horrelako abesti bat jo daitekela imajinatu dozue inoiz?

Txatxangorri

Txatxangorri  Gabi de la Mazak eginiko euskal karaokeak agertzen dan blog interesgarria da.

Youtubeko bere orrialdea:

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.