2012/05/26 Iruzkin bat utzi
Maiatzak 25: Klaus Meine
2012/05/25 Iruzkin bat utzi
Klaus Meine, abelaria eta konpositore alemana, Hannoverren jaio zan 1948ko maiatzaren 25ean.
Hard Rock eta Heavy metal estiloak lantzen dauz.
Scorpions taldeko kidea izateagatik ezagutzen da, baita bere kontratenore ahotsagatik. Abestuz gain, gitarra ere jotzen dau.
1981ean, bira mundial baten ostean, ahotsa galdu eban. Hainbat diagnostiko txar jaso ondoren, Austriako osagile batek sendotu eban, kirofanotik bi aldiz pasata eta ahots entrenamendu luze bat eginda.
Musikatik aparte, ongintza askotan parte hartzen dau, Unicef-en esaterako.
Maiatzak 24: Bob Dylan
2012/05/24 Iruzkin bat utzi
Egilea: Izaro Barrena
Bob Dylan izenez ezaguna den Robert Allen Zimmerman, 1941eko maiatzaren 24ean jaio zen Duluth-en, Minnesotako herri batetan. Estatu Batuetako musikari, abeslari eta olerkaria da eta bere lanik ospetsuenetariko bi Blowin’ in the Wind eta The Times They Are a-Changin dira.
1959. urtean Dylan Minnesotako unibertsitatera sartu zen. Hiri handi batera bizitzera joateak ate asko ireki zizkion, musika estilo asko ezagutuz, “Country” musikatik “Rock” musikaraino. Ikasketa arloan ez zebilenez ondo, bakarlari gisa hasi zen abesten gaueko lokaletan. Lokal horietan, berak miresmen handia zien folk musikariak ezagutu zituen eta horrela, bere lehen abestiak sortu zituen.
Gizon honek, Euskal Herria ere zapaldu du eta gutxi izango balitz zazpi alditan. Zehatz esateko, hiri hauetan egon da: 3 aldiz Donostian, 2 aldiz Gasteizen, Bilbon, Iruñean.
Maiatzak 23: Johann Bernhard Bach
2012/05/23 Iruzkin bat utzi
Egilea: Aratz Urrutia
Johann Bernhard Bach 1676ko maiatzak 23-an jaio zan Erfurten, Alemania.
Organista, kabezinista eta konpositore alemana zen. Bere lehegusuarekin ikasi zuen lehenengo ( Johann Sebastian Bach) Weimar-en, gero, 1695-etik Kaufmannkirche-n, bere jaioterrian, organista bezala aritu zen, eta beranduago Magdeburgon. Azkenik 1703an Eisenach korteko klabezinista eta San Jorge eleizako organista izendatua izan zen.
Georg Philipp Telemannekin lan egin zuen, eta Johannen konposizioetan eragin hau nabaritzen da.
Eisenach-en hil zan 1749ko ekainaren 11ean.
Kantaconmigo: “Can you feel the love tonight”
2012/05/22 Iruzkin bat utzi
Hirugarren bideo bat prestatu dogu KANTACONMIGO proiekturako.
LEHOI ERREGEA film ospetsuko “Can you feel the love tonight” abestia kanta dogu, eta DBHko neskakaz batera LH 5 eta 6-koek ere parte hartu dabe.
Maiatzak 22: Daniel Erlandsson
2012/05/22 Iruzkin bat utzi
Egilea: Ibai Muruaga
Daniel John Erlandsson 1976ko maiatzaren 22an jaio zan, Malmö, Suedian.
Bateria jolea da, bere taldeak metal melodikoa jotzen dau eta Arch Enemy taldea da.
Eucharist, Liers in Wait, Diabolique, Armageddon eta beste horrelako hainbat taldetan jo dau.
Bere anaia nagusia ere bateria da, beste talde ezberdin batean. Anai biek ikasi zuten batera, biak Suedian jaio eta hezi bai ziren . Berak dio euren etxeko azpiko solairuan eukiela bateria bat eta horrekin jotzen zuela, bere anaia arinago hasi zela bateria jotzen eta bere anaiarengatik ez balitz seguruenik berak ez zuela momentu honetan bateriarik joko. Bere anaiaz gain beste eragin asko jaso zituen bateria jotzen ikasi eta gero: Black Sabbath, Judas Priest, Slayer, Iron Maiden,…, besteak beste.
Maiatzak 21: Maurice André
2012/05/21 Iruzkin bat utzi
Maurice André, tronpetari frantziarra, Alès-en jaio zan 1933ko maiatzaren 21ean, eta Urrugnen hil zan 2012ko otsailaren 25ean.
Musikari aipagarria izan da, tronpetaren teknikaren aurrerapenean batez ere, errusiar eta estatubatuar korronteetan oinarriturik.Teknika honeekaz tronpetaren potentzi handiagoa lortzen zan.
Bere ikasleek, estilo hau jarraituz, hainbat eskola sortu ebezan atzerrian, Espainian esaterako.
Azken urteetan, erretiratuta egon arren, seminarioak eta eskola magistralak emoten ebazan, azkenengo bat 2007an Castellón de la Planan emandakoa izanik.
Askorentzat XX. mendeko tronpetari onena izan da.
Maiatzak 20: Cher
2012/05/20 Iruzkin bat utzi
Egilea: Marta Martínez
Cherilyn Sarkisian, Cher izenez ezaguturiko abeslaria, konpositorea eta aktore ospetsua, 1946ko maiatzak 20an jaio zen Californian.
Abeslari hau 1965ean hasi zen musika munduan, bere senarra Sonny Bonorekin, Sonny & Cher taldea osotuz, urte batzuk igaro ostean bakarlari moduan jarraitu arte.
Hainbat album argitaratu ditu, 25 hain zuzen ere, eta musika mota esberdinetakoak izan dira: folk, pop, rock eta disko musika.
1970ean hainbat agerraldi izan zituen telebistab, esaterako The Sonny & Cher Comedy Hour.
1999an ospe handia lortu zuen bere Believe abesti arrakastatzuarekin, 20 herrialde baino gehiagotan abesti ospetzuenetarikoa izanik. Abesti honekin ere Grammy sari bat lortu zuen.
2003an Cher-ek bukatutzat jo arren bere lana eszenatokietan ez zen betirako joan, eta 2008an ” At The Colosseum” espektakuluarekin bueltatu zen.
Bere ibilbidean hainbat aldiz saritua izan da: Óscar, Grammy, Emmy, Urrezko Globoa, besteak beste lortu ditu eta Canneseko zinemaldian aktore hoberenaren saria ere lortu izan du.
Maiatzak 19: Pete Townshend
2012/05/19 Iruzkin bat utzi








