Musika klasikoaren bilakaera

Historiaurrean zelako tresnak erabiltzen ziran musika egiteko?

Nolakoa zan faraoiak entzuten eban musika?

Beethoven eta Mozart sasoi bardinekoak ziran?

Erantzunak CHECKTHIS honetan:

Musika tresnak: eskema

Erromantizismoa (eskema)

Hona hemen Erromantizismoari buruzko eskema.

LH6ko ikasleek egin dabe gelan!

Wix: Partitura bat nola irakurri

Sarritan, partitura bat irakurtzeko hainbat zalantza izaten dozuez, hizkuntza musikala oraindik ez dozuelako ondo menperatzen.

Orain dala gitxi, wix interesgarri bat aurkitu neban, Mª Jesús Camino musika andereñoak eginikoa: “La partitura musical”

Lan horretan oinarrituta, hemen dozue nik prestatutako wix-a:

Ahotsa: sailkapena eta ahots taldeak

Wix honetan ahotsaren sailkapena eta ahots talde ezbardinak ikasi eta entzungo dozuez

(irudian klikatu)

Erritmo ariketa 1

Hurrengo bideoan baltza eta bere isilunearen erritmoa praktikatuko doguz:

Baliokidetasunak lantzen

Figuren arteko baliokidetasunak lantzeko joko hau prestatu dautsuet.
Minutu bi daukazuez zutabe bietako laukiak parekatuteko.
Ez da erreza eta kalkulu matematikoak azkar egin behar dira.
Animo eta ia minutu bi baino arinago lortzen dozuen ;-)

Orkestrako tresnak

Orkestrako musika tresnak hobeto ezagutzeko, hainbat jarduera eskeintzen dauan aplikazio bat dakartsuet.

Miren Garraldak egin dau eta Orixe taldeak euskeratu dau.

Benjamin Brittenen “Gazteentzako orkestra gida” erabiliz, musika tresnak ikasteko era atsegingarria da.

( Irudi gainean klikatu eta bildur barik ireki “ejecutar” dakarren tokian ;-) )

Aberatsa nahi dozu izan?

Musikan hainbat gauza ikasten doguz, eta batzutan ahaztu ere bai :-P

Hori konpontzeko, jokoen bitartez errepasatzen doguz musikako atal ezbardinak.

“Taller de juegos educativos” José Carlos Galán, Jose Antonio Garabatos eta Jorge Pedrosak eginiko programa bat da, non joko ezbardinen txantiloia erabiliz, galdeketak sortzeko aukera emoten dau.

Gure blogan programa honegaz eginiko joko batzuk badagoz: penaltiarena, atletismokoa, urkatua…

Oraingoan “Quieres ser millonario” joko famatua dakartsuet. Aditasunez irakurri, ondo pentsa eta erantzun.

Aberastuko zara? ;-)

Figuren iraupena lantzen

Figura ezbardinen iraupena ikasteko, beste joko bat prestatu dot.
Oraingo honetan baltza hartuko dogu erreferentzitzat, horrela:
BALTZ BAT = PULTSO BAT
Hori kontuan izanik, ia zenbat galdera igartzen dozuzan eta helmugara heltzen zaran  ;-)

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.