Egilea: Aitor Iriarte

Lang Lang (Shenyang, Liaoning, 1982ko ekainaren 14a)

Txinako pianojole famatua da. Lehen piano klaseak hiru urterekin hartu zituen, Zhu Ya-Fen irakasleari esker. Bost urterekin Shenyango piano lehiaketa irabazi zuen, eta jendeaurreko bere lehen kontzertua egin zuen. Bederatzi urterekin Beijingo Kontserbatorio Nagusian sartzea lortu zuen, Zhao Ping Guo irakaslearekin lan eginez. 1995ean, hamairu urte zituela Chopinen 24 estudioak jo zituen Beijingo Kontzertu Aretoan, eta Japonian antolatutako Tchaikovsky Musikari Gazteen Leihaketa Internazionala irabazi zuen.

14 urterekin CCTV telebistan emandako Txinako Orkestra Sinfonikoaren kontzertuan aritu zen, eta hurrengo urtean Gary Graffmanekin lanean hasi zen Filadelfiako Curtis Institutuan.

 Ibilbide diskografikoan Lang Langek, nazioarte mailako lehen agerpena 1999an egin zuen, oraindik 17 urte baino ez zituela, Ravinian egindako “Mendeko Galan”, non, azken momentuan Txaikovskiren pianorako 1. kontzertua jo behar zuen pianojolea ordezkatu zuenean. The Chicago Tribune egunkariak bere talentua goraipatu zuen. 2001ean Carnegie Hall aretoan jo zuen lehen aldiz Yuri Termirkanovekin batera.

Horrez gain, BBCren kontzertuetan, Beijinggo Herriaren Areto Nagusian, Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin eta beste hainbat orkestrekin jo du mundu osoan.

2007an Andrea Bocellirekin batera aritu zen, abeslari italiarraren ibilbideko 15. urteurrena ospatzeko “Io Ci Saró” abestia joz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s