Egilea: Ariane Elorza

Juan Crisostomo Jacobo Antonio Arriaga Baltzola jaiotzez eta Juan Crisostomo Arriaga Baltzola-z ezgututa, 1806ko urtarrilaren 27an jaio eta 1826ko urtarrilaren 16an hil zan musikari bilbotarra zan.

Bilboko Somera kaleko 12.ean jaio zan eta bertan jaiotze hau gogorarazten duen plaka bat ikus daiteke.
Bere aitak, Juan Simón de Arriagak, erakutsi eutson hasiera batean musika. Bere talentua ikusirik, Faustino Sanz garaiko biolinista ezagunaren ikaslea bihurtu zan. Hamaika urterekin konposatzen hasi zan eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zan.
Hamabost urte ebazala Pariseko “École Royal de Musique et Declamationen” kontserbatorioan hasi zan. Biolina Pierre Baillot-ekin, harmonia François-Joseph Fétis-ekin eta kontrapuntua Luigi Cherubinirekin ikasiz.

Kontserbatorioan 4 urte eman zituen, eta bertan gordetzen dira Arriagaren kalifikazio eta haren lananen inguruko iruzkinak.

Arriagaren konposizio ospetsu bat “Los Esclavos Felices” da, 13 urterekin konposatutakoa.
Hogei urte bete baino egun batzuk lehenago, 1826ko urtarrilaren 16an, hil zan Juan Crisóstomo de Arriaga, dirudienez biriketako gaitz batek jota.
1977 urtetik aurrera Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko atetzarraren ateburuan heriotza hori gogorarazten dauan oroigarri bat dago.Horrez gain, bere omenez Bilbon eraikitako antzokiari Arriaga izena jarri eutsien eta monumentu bat altxatu ebien.
Hil ostean askok konparatu ebien Mozart-ekin, 50 urte beranduago egun bardinean jaio zalako, umetarik konposatu ebalako eta izen bardinekoak zirelako: Juan Crisóstomo.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s