Egilea: Yusef Salek

Elliott James Murphy Jr. 1949an New York estatuko Rockville Centre udalerrian ikuskizunen munduarekin estuki loturiko familia batean jaio zen. Bere ama Josephine aktorea zen eta bere aita, Elliott Sr., 1950 eta 1960ko hamarkadan zehar arrakasta izan zuen Aquashow ikuskizuna kudeatu zuen ikuskizun enpresaburu bat izan zen, era berean 1939ko New Yorkeko Nazioarteko Erakustazoka ere kudeatu zuen.

Elliott bere arreba Michelle Murphy (akuarelista ospetsua) eta bere anaia Matthew Murphyrekin batera (musika enpresaburu ospetsua) Garden City udalerrian hazi zen. 12 urterekin gitarra jotzen hasi zen. 1966ean The Rapscallions musika taldearekin batera New York Estatuko Taldeen Gudua irabazi zuen (New York State Battle of the Bands). Ondoren abestigintzan hasi eta 1971an Europako kaleetan zehar abesten hasi zen (Federico Fellini zuzendariaren Roma filman ere agertu zen. Gero San Franciscon egonaldi labur bat egin ondoren New York hirira itzuli eta Polydor Records disketxearekin sinatu zuen, han Paul Nelson rock kritikari ezagunak deskubritu zuen. Bere lehenbiziko diskoa Aquashow (1973) izan zen, honekin nahiko arrakasta lortu eta urte hartako “best of” zerrenda ugaritan sailkatu zen. Era beran Murphyk Rolling Stone, Newsweek eta The New Yorker aldizkarietan hainbat artikulu idatzi zituen.

2008an Parisko 8. Barrutiko Balletak hilabete bateko iraupena izan zuen “Elliott Murphy – Last of the Rock Stars” (“Elliot Murphy – Azken Rock Izarra”) izeneko erakusketa batekin bere ibilbidea omendu zuen. Bertan musika honen ibilbidearekin lotura zuten objetu ugari ikusi ahal izan ziren: horma irudiak, partiturak, argazki bitxiak, edota Federico Felliniren gutun pertsonal bat. Erakusketa handik urte batetara argitaratu zen “Alive in Paris” (“Parisen Zuzenean”) CD/DVDan isladatu zen.

(Informazioa: Wikipedia)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s