Hemen dozue ikasturte honetako azken enigma. Erantzuteko epea ekainaren 10ean amaituko da. ANIMO GUZTIOI!

PISTAK

  • Jaiotzaz aragoitarra izan arren, euskalduntzat hartzen da, gaztetarik Euskal Herrian bizi zalako eta bere lan gehienak oso euskaldunak direlako.

  • Bermeon, Irunen eta Bilbon lan egin eban.

  • “Euskal Herriko kantak” kalejiragaz sari bat lortu eban.

  • 1920an berak fundatutako eraikinean hogeita hamar urte eman ebazan irakasle moduan.

  • 200 obra baino gehiago konposatu ebazan, euren artean pasodoble ospetsu bat, toreatzaile bilbotar famatu bati eskeinita.

GALDERAK

  • Musikari honen izen-abizenak.

  • Ze lan bete eban Bermeon?

  • Ze eraikin fundatu eban?

  • Pasodoble ospetsuaren izena.

Bermeotar nagusi askok ezagutzen dabe, eta fanfarreak oraindik bere musika jotzen dau😉

 

Zorionak parte hartu dozuen guztioi, danok erantzun dozue zuzen!

Horregatik, eta azken enigma dalako…DANAK HARTUKO ZAITUET IRABAZLETZAT!😉

P.D.  3. galderaren erantzuna “Bizkaiko kontserbatoria” da, baina kontutan harturik 1956. urtean “Juan Crisostomo de Arriaga” izena hartu ebala, Aitor Gabantxoren erantzuna onartzen da.

7 responses »

  1. Itsaso Urresti says:

    1. José Franco Ribate.
    2. Udaleko zuzendari lana egin eban Bermeon.
    3. Bizkaiko konserbatorioa fundatu eban.
    4. Agúero zan pasodoble ospetsuaren izena.

  2. Ainhoa says:

    1- José Franco eta Ribate.
    2- Bermeoko banda munizipaleko zuzendaria izan zen.
    3- Bizkaiko kontzerbatorioko fundatzailea izan zen.
    4- Aguero.

  3. Ibon Bilbao Valtierra says:

    1-José Franco Ribate
    2- Zuzendaria izan zen Bermeoko banda munizipalean
    3-Bizkaiko konsertzerbatorioa fundatu zuen.
    4- Aguero

    • Ibai Muruaga Estala says:

      1-José Franco Ribate da bere izena
      2- Zuzendaria izan zen Bermeoko banda munizipalean.
      3-Bizkaiko kontserbatorioa fundatu eban
      4-Aguero

  4. Aitor Gabantxo says:

    Izen abizenak: José Franco Ribate.
    Bermeon betetako lanak: Bermeoko banda munizipalaren zuzendaria izan zen.
    Fundatutako eraikinak: Conservatorio Superior de Música “Juan Crisóstomo de Arriaga” (Bilbao)
    Pasodoble ospetsua: Aguero.

  5. Maialen Gorordo says:

    1;- Jose Franco Ribate.
    2;- Bermeoko udal-bandaren zuzendaria izan zan.
    3;- Bizkaiko Kontserbatorioa.
    4;- Aguero.

  6. Eider says:

    1- Jose Franco y Ribate.
    2- Bermeoko Udal Bandako zuzendaria izan zan.
    3- Bizkaiko Musika Kontserbatorioa fundatu eban.
    4- “Aguero” da bere pasodoblerik ospetsuena.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s