Egilea: Unai Mugarra

Lena Mary Calhoun Horne, Lena Horne, 1917ko ekainaren 30ean New Yorken jaio eta 2010eko maiatzaren 9an New Yorken ere hil zen jazz eta pop estiloko abeslari eta aktorea izan zen.

Erdi afroamerikarra eta erdi Estatu Batuetako natiba bat zen, eta bere familiako kide pare bat goi postuetako jendea zen.

14 urte zituenean hasi zen abesten Cotton Club izeneko taberna batetan, jazz munduko abeslari garrantzitsu askoz inguraturik.

1930 inguruan jazz munduan ospetsua egiten hasi zen, eta hemetik aurrera hainbat diska eta film egin zituen (film hauetan abestu egiten zuen normalean). Bere azken lana The Wiz-en izan zen, Michael Jackson eta Diana Ross-ekin batera.

Lan hauek guztiak direla eta, 2 izar ditu Hollywood-eko Ospearen Ibilbidean, bata abeslari modura eta bestea antzezle bezala. 1937. urtean Louis Jones-ekin ezkondu zen, eta Gail Lumet Buckley eta Theodore Jones izeneko bi seme izan zituen honekin. Halere, 1947an berriz ezkondu zen, oraingoan, Lennie Hayton-ekin.

Bere bizitzan zehar, Lenak hainbat arazo izan zituen arrazakeria zela eta. Azkenik, 2010eko maitzaren 9an hil zen Brooklyn-en, New York-en.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s