Ariel Ramírez, musikari, pianojole, kontzertista, konpositore eta zuzendari argentinarra, Santa Fen jaio zan 1921eko irailaren 4ean, eta Monte Granden hil zan 2010eko otsailaren 18an.

Jujuyen eta Tukumanen herriko melodiak bildu ebazan eta 50. hamarkadan Argentinako musika herrikoiaz osoturiko kontzertuak eskeini ebazan Europan zehar.

Osperik handiena “Misa Criolla”gaz lortu eban 1984an. Liturgia arrunteko bost ataletan datza, eta gazteleraz dagoz:

 

  • Kyrie

  • Gloria

  • Credo

  • Sanctus

  • Agnus Dei

Konposizioa Argentinako erritmo herrikoietan oinarrituta dago, baita Peru eta Boliviakoetan ere.

Buenos Aireseko “Colón Antzokian” estreinatu zan eta hamabost egun geroago New Yorkera heldu zan.

Nazioartean arrakasta itzela izan eban, berrogei herrialdetan editatuz eta hiru miloi diska baino gehiago kaleratuz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s