Mozart

Egilea: Mikel Zautua

Wolfgang Amadeus Mozart (Salzburgo, 1756ko urtarrilaren 27a, Viena, 1791ko abenduaren 5a) aro klasikoko  konpositore austriar handia izan zen.

600 obra baino gehiago konposatu zituen; bere obra batzuk historiako hoberenetakoak direla ere esaten da: opera, musika sakratua, ganbera-musika, orkestrarakoa…. etab. Musika klasikoko konpositorerik ezagunena da.

Bost urte zituela musika idazten eta jotzen zuen. 1762. urtean, Leopold Mozartek, Wolfgang eta Maria Anna seme-alabek musikarako zuten gaitasun harrigarria ikusirik, Europatik zehar eraman zituen kontzertuak eskaintzera. Garai hartan Salzburgoko Colloredo artzapepizkuarekin zituen harreman txarren ondorioz, Mozart eta bere ama Parisa joan ziren. Ama hil zitzaionean Salzburgora itzuli zen. Aldi hartan idatzi zituen Mozartek lehen lan nagusiak.

1781. urtean Vienan hasi zen bizitzen eta opera zuzendaria zen Antonio Salierirekin lehen gatazkak izan zituen. Constanze Weberekin ezkondu zen eta Jose II.a enperadorearen gorteko musikagile postua eman zioten. Bizitzako azken hamar urteetan idatzi zituen lanik bikainenetako batzuk. 1791. urteko udan, Requiem bat idazteko enkargua jaso zuenean, oso gaixo zegoen. Urte hartako abenduan hil zen, hartutako lana bukatu gabe, eta ezagutzen ez den lekuan lurperatu zuten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s