iradierSebastian Iradier, konpositore euskalduna, Lantziegon jaio zan 1809ko urtarrilaren 20an, eta Gasteizen hil zan 1865eko abenduaren 6an.

Gasteizen burutu ebazan piano eta organo ikasketak. Bertoko Andra Mari kolegiatako abesbatzan bederatzi urtegaz sartu zan, eta hamasei urtegaz Mikel deuna eleizako organista plaza lortu eban. 1827an Aguraingo Jon bateatzaile parrokian organojole lanpostua eskuratu eban.

Musika sakroaz gain, musika herrikoia oso gogokoa eban, eta bai organoagaz, bai gitarragaz katxutxak, boleroak,…eta horrelakoak interpretatzen ebazan.

1833an konposizio ikasketak hobatzeko Madrilera joan zan. Hasiera baten lau hilabeteko egonaldia izango zana, hainbat urtetakoan bihurtu zan.

Madrilen arlo ezbardinetako pertsonai ugari ezagutu ebazan: literatoak, musikoak, politikariak,…

Madrilgo kontserbatorioan maisu moduan ere aritu zan, hizkuntza musikala eta kanto eskolak emonez. Aristokraziako hainbat emakumeren irakaslea izateak ospe handia emon eutson.

Paris, Estatu Batuak, Mexiko eta Kubatik ibili zan, bere musika zabalduz eta artista ospetsuak ezagutuz, Rossini esaterako.

Bere konposizioen artean, habanerak dira arrakastatsuenak, “La Paloma”  ezegunena izanik.

Hemen dozue habanera hau, André Rieu-k interpretatuta:

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s