MJMichael Joseph Jackson Gary-n (Indiana) jaio zan, 1958ko abuztuaren 29an, eta Los Angelesen hil zan, 2009ko ekainaren 25ean. 

Abeslaria, konpositorea eta dantzari trebea, pop, R&B, disko, dance eta new jack swing estiloak landu ebazan eskuarki.

60ko hamarkadan, bere anaiekaz, “The Jackson five” taldean hasi zan. Motown diskografikan hainbat urte bete ondoren eta ospe handia lortu ondoren Epic disketxera joan ziran “The Jacksons” izenagaz.

1971ean bakarlari moduan hasi zan “Of the wall” diska kaleratuz eta arrakasta handia lortuz.

Bigarren diskagaz, “Thriller”, errekor guztiak gainditu ebazan, musikaren historian gehien salduriko diska izanik.

Inork baino sari gehien lortu ebazan Michael Jacksonek bere ibildean, euretariko batzuk: Hollywoodeko “Paseo de la fama”-n izarra, World Music Awards milurteko pop artistarik arrakastatsuenari, AMA hamarkadako artistari, Bambi saria milurteko artistari, Rock and Roll Home of Fame (birritan), hamabost Grammy, 26 AMA (American music awards),…

Ongintzazko obretarako diru gehien emon dauan artista da, ehundaka miloi dolar hainbat erakundetan bananduz.

Michael Jacksonen hamairu single heldu dira lehen postura eta 750 miloi diska baino gehiago saldu dauz mundu osoan.

Lau zortziduneko tesitura eta entzumen absolutua eukazan.

Bere abestiak, koreografiak eta bideoklipak mundu osoan ezagunak dira: Billie Jean, Thriller, Bad, Black or White, Man in the mirror, Beat it, Earth song, Dangerous,…

POP ERREGEA da

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s