Dolly Rebecca Parton, “Country musikaren erregina”izenez ezagutua ere, 1946 Urtarrilaren 19an, Sevierville, Tennessee, Estatu Batuetan jaio zan, country musikagile, aktore eta enpresaria da.

Hasieran Seviervillen bizitzen zan baina 1964 ean Nashvill-era joan zan country abeslari ibilbidea jarraitzeko.

Denbora pixka bat igaro ondoren, Porter Wagoner musikagilearekin bat egin eban eta telebista saioetan, gira musikaletan etb…. parte hartu eban.

1974 ean, zoritzarrez  banatu egin ziren eta Dolly-k arrakasta izugarria izan eban bakarlari moduan.

Bere abestirik eta famatuenak honeek dira:«Joshua», «Coat of Many Colors», «Jolene», «I Will Always Love You», «Here You Come Again» eta «9 to 5».

1987an, Trio izeneko albuma kaleratu eban, 10 urteko lana egi ondoren, eta album hau 5 astez jarraian, country musikako zerrendan lehenengoa izann zan, eta honez gain, Grammy sarietara egon zan nominatuta , “Urteko album hoberenaren” saria lortzeko.

1989 an White Limozeen albuma kaleratu eban , eta ospe handia lortu eban batez ere Ipar Amerikan.
1990 eko amaieran Eagle When She Flies albumarekin country abestien zerrendaren buru zegoen Ipar Amerika eta Kanada osoan , eta album honetako abestirik arrakastatsuena “Rockin’ Years” zan, Ricky Van Shelton abeslariarekin idatzia, eta abesti honi esker TNN Music City News saria irabazi eban.

Gaur egun Country musikako erregina honek izar bat dauka Hollywood-eko ospe pasealekuan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s